Haurren marrazkietan zerua beti da urdina, eta hodeiak, berriz, txuriak. Koloreok erabiltzeak, ordea, badu logika. Horrela ikusten ditugulako noski, baina zergatik? Eguzkiaren argia osatzen duen kolore bakoitzak uhin-luzera ezberdina du. Gugana iristeko, atmosfera zeharkatu behar du argi horrek, eta bertan dauden molekulek-hautsak eta ur molekulak, besteak beste- modu ezberdinean eragiten dio kolore bakoitzari. Urdinak uhin-luzera laburra du, eta atmosferako partikula horiek erraz barreiatzen dute. Horregatik ikusten dugu urdina zerua.
Egunaren amaieran, aldiz, eguzkiaren argiak atmosfera-zati handiagoa zeharkatu behar du; partikula gehiago, beraz. Argi gorriaren uhin luze eta indartsuek irabazten dute lasterketa. Hona arrats gorri ederraren azalpena.
Hodeiak ere ur molekulaz osatuta daude, baina ez dira urdinak, zuriak baizik. Molekula horiek handiagoak dira, eta kolore guztiak berdin-berdin barreiatzen dituzte. Eta kolore guztien batura, zuria. Hodeiak lodiak badira, grisak, ilunak ikusiko ditugu, argiari kosta egiten baitzaio geruza hori guztia iragatea. Hori bai, hodei berak hegazkinetik ikusiko bagenitu, zuri-zuriak izaten jarraituko lukete, behealdean ari duen euria barra-barra ariko balu ere.
Zergaitik sortzen dugu belarri ezkoa?
Gure belarriek substantzia itsaskor, distiratsu eta marroixka bat, erleek ekoizten duten argizariaren antzekoa, sortzen dute: zerumena edo belarri-ezkoa .
Substantzia likatsu hori hainbat substantzia kimikoz osaturik dago, eta haren betebeharra belarria babestea da, bai soinu handietatik baita infekzioetatik ere, eta era berean garbi eta lubrifikatua mantentzen du belarri barneko entzunbideko azala.
Ezkoak belarrira sartzen den zikinkeria eta hautsa biltzen ditu, eta, horrela, tinpanoari kalte egitea ekiditen du. Normalki, zikinkeria hori, pixkanaka-pixkanaka ateratzen da kanpora, garbitzen garenean.
Batzuetan, belarriko ezko-guruinek gai gehiegi sortzen dute, gogortu egiten da eta belarrian tapoiak sortzen ditu. Tapoi horiek, belarria garbitu nahian ezkoa barrura bultzatzen dugunean ere sortzen dira. Kasu horietan, medikuarenera jo beharko dugu atera ditzan, galdutako entzumena berreskuratzeko
Izotz urdina
Gusturik gabekoa, usainik gabekoa eta kolorerik gabekoa. Horiexek dira uraren ezaugarri nagusiak, baina ez bere egoera guztietan. Normalean, zurira jotzen du egoera aldatzen duenean, adibidez, laino edo elur bihurtzen denean. Baina, batzuetan, harritu egiten gaitu, eta urdinez janzten da. Horren lekuko glaziarren izotzaren kolore urdina.
Zein da kolore horren jatorria? Glaziarren urdin azkarra argiaren absortzio-efektutik dator. Glaziarren izotzak ez du ia airerik, beste edozein izotz baina trinkoagoa da; beraz, modu ezberdinean jokatzen du argia hartzean.
Argia gorritik morerainoko kolore-nahasketaz osatua dago.
Glaziarren azalean jotzen duenean, argia koloretan zatitzen da, eta izotzak xurgatu egiten ditu kolore bakoitzaren energia kantitatearen arabera. Hau da, zenbat eta energia handiagoa izan hainbat urrutiago iristen dira koloreak bere bidean. Esan genezake izotzak ia kolore guztiak irentsi eta desagerrarazten dituela goiko geruzetan.
Argiaren kolore urdinak baino ez du behar adina indar glaziarraren bihotzeraino iristeko eta irauteko.
Emaitza? Naturan paisaia harrigarriak tindatzen dituen kolore urdin bizi ikusgarria.
Kurkuiluen soinua
Nor ez da saiatu itsasoaren soinua itsas kurkuilua batean entzuten? Baita lortu ere. Eta ez da imajinazioa erabili duelako edota itsasoko izakia izanik, bere barnean duelako itsasoaren soinua.
Izan ere, emaitza berdina lortuko genuke erdi itxia dagoen beste edozein objektu belarrira hurbilduko bagenu, adibidez edalontzi bat.
Fenomeno horren jatorria, inguruan dugun soinu-giroan dago. "Soinu zuria" deitu ohi zaio, hau da, kolore zuria kolore guzien nahasketatik sortzen den bezala, "soinu zuria" delakoa soinu guzien nahasketatik sortzen da.
Oso indar apaleko uhinek osatzen dute eta ondorioz gure belarriek ez dute entzuten, nahiz eta hor egon.
Erdi itxirik dauden gauzetan, giroan dugun soinu hori islatu egiten da eta oihartzun moduko fenomenoa sortzen da. Gure belarrian, itsasoak egiten duen soinua gogorarazten du.
Efektua askoz ere nabarmenagoa da itsas kurkuilu bat erabiltzen badugu, barne-morfologiak soinuaren ñabardurak aberasten baititu.
1.- Argiaren hedapena
Argia
Ariketak
Bilatu argia
Zer da argia?
2.- Itzalak eta eklipseak
Ilargi eklipsea Lurraren atzetik ikusitaEguzki eklipsea: irudi interesgarriak
3.- Argiaren islapena
4.- Argiaren errefrakzioa
Lupa erraldoia
5.- Argiaren deskonposizioa
Ostadarra
Oinarrizko koloreak6.- Begia
Ikusmena
Giza begia
Efektu optikoak
Finalist of the Best Illusion of the Year Contest 2015
7.- Soinua
Inplante koklearra eta entzun
Oiartzuna eta erreberberazioa8.- Belarria
Belarriaren anatomia
Belarria eta oreka
Ariketak
Soinua eta entzumena- ariketakAtalak ordenatu
Belarriaren anatomia
Bost sentimenekin
Nola entzuten dugu?
Soinua
Soinua eta entzumena. Galdetegia.
9.- Jakingarriak
Soinu eta argi kutsaduraIngurumen arazo berriak
Ilusio optikoak
Ariketak
Argiaren eta soinuaren propietateak
Argia eta soinua
Asturias aldean egiten dutena
Zeruaren koloreak